Belaunaldi arteko elkartea

Historian lehenengo aldiz ematen den garrantzi handiko gertakariaren aurrean gaude gaur egun: bost belaunaldi ezberdinetako pertsonen bizikidetza antolakundeetan, lan merkatuan, sare sozialetan, edozein gizarte-eremuan, erreala edo birtuala. Antolakundeek eta enpresek 45 urtetik gorako adin-tarteko langileak hartzen dituzte. Eta belaunaldi eta pertsona bakoitza haren bizipenekin eta gaitasun tekniko eta zeharkakoekin.

Horregatik, belaunaldiarteko faktorearen analisia funtsezkoa da pertsona horien ezagutza nola mugiarazi eta kudeatu jakiteko.

Belaunaldiarteko ikuspegia baliabide egokia izan daiteke pertsona guztien gaitasunak garatzeko eta baliatzeko: pertsonek elkarrengandik ikasten dute, eta, aldi berean, parte-hartzea eta solidaritatea ere bultzatuko dira haien artean” (Belaunaldiarteko  gizartea lortzeko norabidean:  nola bultzatu  adin guztientzako programak? (Bizkaiko Foru Aldundia)