Y Belaunaldia: 1980 / 1996

Izen hau X belaunaldiaren ondoren datorrelako da. Milenial izena ere ematen zaio belaunaldi honi. Soziologoek 1980 eta 1996 bitartean jaiotako pertsonak sartzen dituzte talde honetan. Ikerketa batzuetan “galdutako belaunaldia” izena ematen zaie. Aisialdirako teknologia gehien erabili duen taldea da: Internet, SMS, mugikorra, CD-irakurgailua, de MP3, MP4, e.a.

Mintzagaiak gustatu ez arren, esan daiteke…

  • Peter Pan, belaunaldia dira, aurreko belaunaldiak baino aldi luzeagoetan adin nagusiaren ohiko ibilbidea atzeratzen dute.
  • Nahiz eta autoritatea eztabaidatu eta oso kritikoak izan, ez dute gizartea iraultzeko grina.
  • Pazientzia gutxikoak, azalekoak eta egozentrikoak, ikertzaileak diotenez ezaugarri hauek testuinguruari zor zaizkio.
  • Eragin handiko kontsumitzaileak, pertsona oso sortzaile, ekintzaile eta ekimen asko dutenak dira.
  • Pertsona bikainak dira lan talderako.
  • Komunikazio trebetasun handiak aurkezten dituzte eta beste belaunaldi konparatuz komunikabide desberdinak erabiltzen dituzte.
  • Pertsona guztiak errespetatu, iritzi bat izan eta adina alde batera utzita, denei entzun behar zaiela uste dute. Kultura aniztasunaren belaunaldia da.
  • Pertsona baikorrak eta beraiengan segurtasuna dute.
  • Zoriona errebindikatzen dute.
  • Bere beharren arabera aukeratutako sare sozialetan parte hartzen dute.
Info gehiago:

http://ssociologos.com/2013/06/04/la-generacion-y-los-jovenes-con-un-futuro-muy-complicado-e-incierto/

http://www.losrecursoshumanos.com/la-generacion-y/

https://es.wikipedia.org/wiki/Generaci%C3%B3n_Y

http://www.gutierrez-rubi.es/2008/08/19/la-crisis-y-la-generacion-y/