Helburuak

BALIO MAPAK eta BELAUNALDIEN ARTEKO GAITASUNAK (esperientziak- arrakastak eta porrotak) identifikatzeko proiektu pilotu bat diseinatu eta abian jarri hurrengo informazioen arteko kontrastearekin:

  • 55 urte gorako pertsonek emandako gaitasun helduak
  • Gaur egun sektorean lan egiten duten pertsonen gaitasun profesionalekin
  • Edo etorkizunean bertan lan egingo duten pertsonekin (gaur egun hezten hari direnak)

Hori dena beren ibilbide profesionalen/bizitza profesionalen historien analisi esperientzial baten bidez, euskal gizartearentzako garrantzitsutzat jotzea sustatzen duten ekimenak proposatzeko helburuarekin.

Helburu zehatzak

 

Lan jarduera bat garatzeko behar diren BALIO eta GAITASUN ESPERIENTZIALAK (pertsonalak, emozionalak, kulturalak, ingurumenari lotuta, gizarte berrikuntza buruz…) identifikatu.

  • BELAUNALDIEN ARTEKO IKUSPUNTUTIK gaitasunak eta baloreak egiaztatu, belaunaldi multzo bakoitzak ematen duena analizatuaz eta 55 urtetik gorako eta gutxiagoko pertsonek  (Lanean ari diren langileak esperientzia gutxi edo askorekin, ekintzaileak, ikasten ari direnak-Lanbide heziketa, unibertsitatea…-) batzen dituzten gaitasunen artean dauden desberdintasunak identifikatu, horrela testuinguruan (lehenagokoa, orain, etorkizunean) izandako aldaketen analisia erraztuz.
  • Begirada bikoitz batetik, BALOREDUN MAPA DINAMIKOAK eta GAITASUN ESPERIENTZIALAK garatzea: alde batetik, SEKTOREKO IKUSPUNTU BERTIKALA (pertsona helduen, gazteen eta ikasleen begirada anitzak) eta bestetik, ADIN IKUSPUNTU HORIZONTALA (aztertutako bi sektoreetako helduen gaitasun mapa –adinaren arabera antzekotasunak eta desberdintasunak-, gazteen mapa, etab.)eta esperientzia profesional eta adin multzo berdinen gaitasunak identifikatuz.
  • Bizitzan zehar orientazio profesional eta ikaskuntzarako ORDEZKO (eta osagarriak) KONEXIOKO ESPAZIOAK ETA PROZESUAK ESPLORATU, erakunde eta pertsonen arteko harremana indartuz: sektore batean interesatutako ikasleak, ekintzaileak edo lanean edo lanean ez dauden langileak,heziketa zentroak, orientatzaile profesionalak, enpresak,…
  • Antolaketaren esparruan (antolaketa memoria) eta esparru sozialean (sektore memoria) “gaitasun helduen” SOZIALIZAZIO ETA TRANSFERIENTZARAKO FORMULAK PROBATU,beste sektore ekonomiko batzuentzat edo emankorra ez den testuinguru sozialentzat transferigarritasun bat edukitzea.
  • belaunaldien arteko ezagutzaren transferentziarentzat eta beste sektoreei eta jarduera emankorrak eta interesik gabekoen transferentziarentzat, METODOLOGIA TESTATZEA
  • Adin gehiagokoek ematen dituzten gaitasunak SOZIALKI BALIOZTATZEA, Sektorial eta lurralde ikuspuntu batetik ezagutzaren kapitalizazio estrategia bezala,  ezagutza hori salbatuz eta bizitza lekukotasun profesional eta pertsonal horiek transferi daitezela eta ez daitezela gal lortzen duten ekimenak asmatuz.
  • ESPERIENTZIARI IKUSPENA EMATEA horrela  ikuspegi multifokaletik sektoreetako eragile nagusien artetik ateratako ikasketak sozializatzeko moduan: Heziketa zentroak, merkataritzak eta profesionalak, pertsona ekintzaileak, elkarteak, antolakuntza garapen prozesuen erakundeak, etab.