Z Belaunaldia: 1997 / 2009

“Natibo Digital” izena ematen zaie, izan ere, Internet ondoren jaio eta informazio eta komunikazio teknologien goraldia bizi izan dute. Belaunaldi honetako pertsonek ez dute inongo arazorik izango teknologiarekin, nahiz eta azken urteetako ikerketek Internet, mugikor, jokuei e.a. sortutako mendetasunak azpimarratzen dituzten.

Mintzagaiak gustatu ez arren, esan daiteke…

Belaunaldi honetako portaera argi eta garbi deskribatzea posiblea ez izan arren, hainbat ikerketa soziologiko diotenez:

  • Gazte hauek hazi diren inguruneak (malgutasun, ingurune ekonomiko-laboral zalantzagarria, indibidualismo) ekintzaile bihurtzen ditu.
  • Sare sozialak (Facebook, Instagram, Twitter, Google+, Flickr, Tumblr, WhatsApp, Snapchat eta YouTube…) dira bere komunikabideak eta online erlazionatzen dira besteekin.
  • Pertsonen arteko gaitasun urriak.
  • Hierarkiak gustatzen ez zaizkien pertsonak dira.
Info gehiago:

https://es.wikipedia.org/wiki/Generaci%C3%B3n_Z

http://www.randstad.es/tendencias360/generacion-z-los-jovenes-llegan-marcando-diferencias