Belaunaldiak Uztartu proiektuan sektore bietako profesionalen trebetasunak, balioak eta jarrerak bildu ditugu: Merkataritza eta Kultura. Kontzeptu horiek kokatzeko mapa egitea izan da helburua, belaunaldien arabera sailkatuta. Jarduera horietan bizimodua ateratzera parte-hartzaileak bultzatu dituzten balioak eta jarrerak pertsonaren lanbide-bizitzaren etapa bakoitzean kokatzean datza.
Zehazki, lau aldi profesional identifikatu dira. Aldi horretan izandako edo egun dituen balioak zeintzuk diren kontsultatu zaio pertsona bakoitzari, eta, haren ustez, zein den persona bakoitzak egiten duen ekarpena, sektorean dihardun urte kopuruaren ondrioz lortutako lan-eskarmentuaren arabera. Pertsona guztiek 4 aldi profesionalei erantzun diete nahiz eta bertakoa ez izan[1]. Lau aldi horiek ondorengoak dira:
- Gazteak
- Lan-eskarmentua duten pertsonak
- Pertsona ekintzaileak
- Seniors-ak
Emaitzara sartu.
[1] Mapa honen identifikaziorako "Belaunaldiak: ibilbide profesionalaren jokoa" ezarri da, partaide bakoitzak belaunaldi bakoitzaren balioak kokatzea baimendu duena, adibidez, pertsona gazteen kasuan, sektorean adin gehiagoko pertsonek zer portaratzen duten imajinatuz; eta erretiratutako pertsonen kasuan jardueran sartu zirenean zituzten balio eta jarrerak.

Recent Comments