Belaunaldien arteko analisi honetan, ikertutako bi sektoretan lan egiten duten pertsonen adin erlazio jakitea gakotzat hartu dugu.
Donostian, Kultura eta Merkataritza sektoreetan lan egiten duten enpresa eta dendetan, belaunaldi ezberdinen elkarbizitza aztertzea da helburua nagusia.
Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Lan Merkatuko Errolda (eskaria, 2012) erabili dugu informazio iturri bezala.
Donostian, Merkataritza sektorean, Zer belaunaldi bizi dira elkarrekin?
- 2012an, Lan Merkatuko Erroldak (eskaria) dioenez “Handizko eta Txikizko merkataritza; motor ibilgailu eta motozikleten konponketa” sektorean 12.849 pertsonek lan egiten dute Donostian.
Adin tartearen arabera, “Handizko eta Txikizko merkataritza; motor ibilgailu eta motozikleten konponketa” sektorean lan egiten duten pertsona kopurua.

Iturria: Lan Merkatuko Erroldak (eskaria) 2012
- Sektorean adinaren arabera lan egiten duten pertsonen konposizioa aztertzen denean, 4 belaunaldi desberdin elkarrekin bizi direla ikusi da.
- 35-54 urte tarteko (6.800 inguru) eta 35 urte berakoen (4.000 inguru) taldeak dira nagusi, hau da, X eta Y belaunaldiko eta Baby Boomers belaunaldiko kideak.
- Bestalde, 65 urte edo gehiagoko eta Belaunaldi Tradizionaletik hurbil dauden talde txiki bat (sektoreko %2) dago.
Donostian, Kultura sektorean, Zer belaunaldi bizi dira elkarrekin?
- 2012an, Lan Merkatuko Erroldak (eskaria) dioenez “Arte, aisialdi eta entretenitzeko jarduerak” sektorean 1.834 pertsonek lan egiten dute Donostia.
Adin tartearen arabera, “Arte, aisialdi eta entretenitzeko jarduerak” sektorean lan egiten duten pertsona kopurua.

Iturria: Lan Merkatuko Erroldak (eskaria) 2012
- Sektorean adinaren arabera lan egiten duten pertsonen konposizioa aztertzen denean, 3 belaunaldi desberdin elkarrekin bizi direla ikusi da.
- 35-54 urte tarteko (1.000 pertsona eta %60 inguru) eta 35 urte berakoen (600 pertsona eta %30 inguru) taldeak dira nagusiak, hau da, X eta Y belaunaldiko eta Baby Boomers belaunaldiko kideak.
- Kasu honetan ez dago 65 urte edo adin gehiagoko langilerik, hau da, Belaunaldi Tradizionaleko.

Recent Comments