Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPosts() expected to be a reference, value given in /var/www/vhost/cidec.net/home/html/belaunaldiak/wp-includes/class-wp-hook.php on line 298

Warning: Parameter 2 to qtranxf_postsFilter() expected to be a reference, value given in /var/www/vhost/cidec.net/home/html/belaunaldiak/wp-includes/class-wp-hook.php on line 298
Belaunaldiak | Intergeneracional - Belaunaldiak | Intergeneracional

BELAUNALDIAK UZTARTU:
Belaunaldiarteko balio eta gaitasun partekatuak

Donostian garatutako ezagutzaren
belaunaldiarteko transferentziari buruzko esperimentazio proiektua

izartearen balio partekatuak zehazten dituen osagarri estrategikoa da ezagutza. Ezagutza hori non kokatzen den, nola harrapatu eta transferitu behar den, zeintzuk diren ezagutza hori barnean hartzen duten ikuspegi metodologikoak eta euskarriak, etab.; garapen/implementazio maila desberdineko ekimen eta ikerketa anitzak dituzten kontuak dira.

Testuinguru honetan, pertsona adintsuen ezagutza nola balorizatzea da funtsezko kezka. Slagterrek [1] (2007) adierazten duen bezala, antolakundeen esparruan garatzen diren balioak eta ezagutzak, eta baita erabilitako prozesuak/prozedurak ere, belaunez belaun transferitu behar dira. Baina nola kapitalizatu gaitasun horiek, antolakundeetan ez ezik, baita, orokorrean, jarduera-sektoreetan, lurraldean eta gizartean oro har ere? Galdera honi emandako erantzuna aplikazio praktikorako aukerak eskaini behar dituen estrategia bihurtzen da.

[1] Slagter, F. (2007). Knowledge management among the older workforce. Journal of Knowledge Management, 11(4), 82-96.